2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

45.Aditza aldatu 2


44. Aditza aldatu



43. Ipuina taldeka


Inurria eta Txirrita


NARRATZAILEA: Behin batean, ba omen ziren inurri bat eta txirrita bat, uda zen eta bero handia egiten zuen. Hala ere, inurria oso langile zebilen negurako janaria pilatu eta pilatu, aurkitzen zituen fruituak etxera eramaten zituen.
INURRIA: Ze nekatuta nagoen, baina zer egingo diogu lanean jarraitu beharko dugu negurako janaria pilatzen.
NARRATZAILEA: Inurriaren aldamenean, txirrita bat bizi zen, txirrita oso alaia zen baina ez zitzaion lana egitea bat ere gustatzen nahiago zuen eguna alferrikerian gozoan kantari pasatzen.
TXIRRITA: Din,don,din,don dagonean pompĆ³n din don din don ez dagoenean egon eta hor konpon marianton.
NARRATZAILEA: Udako egun bero haietako batean, inurria goizean hasi zen lanean eta egunero bezala han ikusi zuen txirrita etzanda kantari (TXIRRITA ABESTEN)
INURRIA: Egun on txirrita, gaur ere ez duzu lanik egin behar?
TXIRRITA: Ez horixe
NARRATZAILEA: Erantzun zion txirritak
TXIRRITA: Bero handiegia egiten du gaur lanean aritzeko, bihar edo etzi akaso hasiko naiz lanean.
INURRIA: Baina orain janaririk biltzen ez baduzu zer jango duzu neguan
T: Oraindik oso urrun dago negua
N: Esan zion burlaka txirrita
T: Oraindik asko falta da horretarako, zuk egin lan nire partez jejejeje
N:Inurriak ez zion ezer esan eta lanera joan zen ixil ixilik, lan eta lan egin zuen egun hortan negurako janaria pilatuz,pasatu zen uda eta etorri zen udazkena, haize handia zebilen eta arboletatik hostoak eta haziak erortzen hasi ziren, inurriak haziak bizkar gainean hartzen zituen eta etxera eramaten zituen, bitartean, txirritak batere lanik egin Gabe jarraitzen zue, kantari ematen zuen egun osoa
I:Gaur ere ez duzu lanik egin behar txirrita jauna?
T: Ez horixe, haize handiegia dabil gaur lanean aritzeko, zuk egin lan nire partez.
I: Baina orain janaririk biltzen ez baduzu, neguan zer jango duzu neguan?
T: Ze astuna zaren neguarekin
N: Esan zion burlaka txirritak
T: Bihar edo etzi hasiko naiz lanean
N: Pasatu zen udazkena eta heldu zen negua, hotz handia egiten zuen eta lur guztiak elurtuta zeuden, ez zen giro kanpoan baina inurria lasai zegoen nahi adina janari zeukalako etxean.
I: A ze eguraldi petrala, etxe barruan goxo egoteko eguna egiten du gaur
N: Haietako batean inurriaren etxeko atea jo zuten, inurriak zabaldu zuen atea eta han ikusi zuen txirrita dardarka
I: Kaixo, ze Berri dugu txirrita jauna
T: Faborez inurri lagun iezadazu
N: Esan zuen txirritak negarrez
I: Ze gertatzen zaizu txirrita, dardarka zaude
T: Ez dut jatekorik, bila et abila ibili naiz baina alferrik, negua da eta ezin dut ezer aurkitu
N: Erantzun zion txirritak dardarka, inurriak kopetailuna jarri eta haserre esan zion
I: Noski, neguan oso zaila da janaria topatzea ez al nizun nik esan janaria biltzeko negurako?
T: Bai baina nik nahiago nuen kantuan aritu eta gerorako uzten nuen beti lana.
I: Geroa alferraren leloa
N: Txirritak lagun tzeko eskatzen zion negarrez
T: Lagun iezadazu mesedez, inurri bestela goseak hilko naiz
I: ez dakit ba,
T: zin egiten dizut hurrengo urtean lan egingo dudala, benetan inurri nire hitza duzu
N: Inurria bihotz onekoa zen eta txirrita errukitu egin zen, pentsatu zuen txirrita ez zela gaiztoa alferra baizik
N: txirritak ate aurrean jarraitzen zuen dardarka, gosea eta hotz handia zeukan eta ezin zuen gehiago
T: Utzi behar ahal nauzu sartzen ala ate aurrean eduki behar ahal nauzu hotzez eta gosez hil arte.
I: Ondo da, sar zaitez barrura, etxean nahikoa janari dago biontzat.
T: milesker inurri, eskerrik asko
I:Utzi eskerrak emateari, datorren urtean kontuak garaiz atera.
T: bai, bai,bai datorrem urtean lan asko egingo dut ikusiko duzu
N: Txirritak eta inurriak elkarrekin igaro zuten negu hura, txirritak oso pozik egon zen inurriaren etxean, jan eta edanez, inurria ere zoriontsu izan zen, txirrita lagun alaia zelako. Hori ala bazan edo ez bazan zer den hobea zuk esan, txirrita izan ala inurria izan.

42. Jatetxean.Taldeka


Jatetxearen menua:

SARRERAKOAK:
  • Tomate entsalada
  • Arrain zopa
  • Makarroiak tomatearekin
  • Txitxirioak urdaiazpikoarekin
  • Gorburuak bere saltzan

JAKITAKOAK:
  • Legatza patata egosiekin
  • Txipiak bere tintan
  • Txuleta pikilo piperrekin
  • Txerri sahieskiak
  • Bogabantea arrozarekin

POSTRERAKO:
  • "Coulant" txokolatea
  • Izozkia
  • Gazta tarta
  • Mamia
Elkarrizketa:

-Egunon, erresebarik al duzue?
-Bai, bi pertsonentzako mahi bat Margariren izenean.
- Jarraitu mesedez. Hemen duzue menua.
-Niretzat arrain zopa eta txipiak.
-Nik txitxirioak eta txuleta puntuan.
-Ados, eta postrerako?
-Gazta tarta mesedez.
-Niretzat mamia.
-Ze nazka, nire sopan zizare bat dago!
-Zer gertatzen da? Barkatu andereino baino sopan ez dago ezer...
-Zerbait mugitu da nire sopa barruan....
-Hor ez dago ezer, baino nahi izatekotan aldatu egingo dizut.
-Hobeto.
-Mutil, nire txuleta oso eginda dago.
-Txuleta hori puntuan dago, ez dago gehiegi eginda....
-Beste bat ekarri gutxiago eginda.
-Hori ezin dut egin.
-Margari guazen hemendik, nik ez dut jasotako zerbitzu txar honengatik ordaindu behar!

41. Jatekoak1.Itzulpena


40. Sukaldea.Adierakideak


39. Migratzaileen inguruko idazlana


MIGRAZIOAK





Gero eta gehiago dira, arrazoi ezberdinengatik haien herrialdeak uztera behartuak ikusten diren pertsonak. Dirutsa handi bat ordaindu ondoren, txalupa batean igo eta Europarantz abiatzen dira. Gehienen denbora asko ematen dute bere txanda noiz iritzikoden zain, inolako segurtasunik gabe itsasoan sartzeko eta egunak itsasoan eman ondoren gure kostetara heltzeko. Asko bidean hiltzen dira eta iristea lortzen dutenak beste errealitate gogor batekin aurkitzen dira, deportazioak. Europako herrialde askok ez diete sinatutako laguntza ematen inmigranteei eta hauek inolako errekurtsorik gabe ikusten dira. 20 egun inguru dituzte paperak lortzeko eta bestela berriz haien herriladetara eramaten dituzte, honek dakarren ondoriekin, torturak, diskriminazioak....

Europak plan finko bat jarri beharko zuen eta hau betzen ez duten estatuen aurka gogor egin beharko zuen. Estatu batzuek pertsona hauek merkantzia bezala tratzen dituzte inolako gupidarik gabe. Adibidez Espainak, onartu behar zituen %14 bakarrik onartu egin ditu, bere hitza apurtuz. Jasotako ondorioak minimoak izan dira, eta bitartea berdin jokatzen jarraitzen dute, bizitza hobe bat bilatzera datozen inmigrante horiekin. Gainera geratzen lortzen direnak, ez dute bizita erraz bat. Zentrotik-zentrora joan behar dira ez baidituzte gauzka askorik. Bere bizitza osoan zehar aurreztutako dirua bidaian gastatu egiten dute eta hona heltzean ezer gabe daude. Lana bilatzera datozt haien familiei lagundu ahal izateko. Hona heltzean, leku askotan arrazakeria sufritu egiten dute eta gainera askok esaten dute lana aurkitzeko arazo handiak dituztela eta aurkitzen dituzte lanak prekarioak izateaz gain oso gutxi kobratu egiten dutela.

Pertsona hauekin jokatzea ez da zielagia eta gutxienex baldintza eta eskubide minimo batzuk bermatu beharko zitzaizkien iristen diren estatu bakoitzera. Azken finean memoria eginez gero gure herrialdea ere estatu emigrante bat izan zen gerra zibilaren garaian adibidez. Beraz inmigrantei gaizki begiratzeari utzi beharko diegu eta ahal dugun neurrian haiei lagundu, nahiz eta hau guztia estatuen esku egon ikusten dugu ez dutela interes handirik egoera hau konpontzen saiatzeko.

38. Errezeta


BILGOR ZOPAK

OSAGAIAK:

  1. Aurreko eguneko ogiaren 500 gramo apur
  2. 150 gramo txistorra
  3. 150 gramo txingerra
  4. 2 patata
  5. 3 baratxuri
  6. Olioa
  7. Ura
  8. Gatza

PRESTAKUNTZA:

Apurrei ur-baso bat botako diegu eta eskuarekin nahasiko ditugu ondo nahasteko, horrela bi ordu utziko ditugu. Bitartean txistorra eta txingerra zati txikitan moztuko ditugu. Bitartean patatak egosi eta baita zati txikitan moztuko ditugu. Olioa botako dugu pertz handi batean eta olioa berotuko dugu baratxuriekin batera. Beroa dagoenean, baratxuriak kendu eta txingerra eta txistorra botako ditugu eta behin egindak daudenean aterako ditugu. Bi ordu pasa ondoren apurrak, txingerra, txistorra, baratxuriak eta patata egosia botako ditugu eta dena ondo nahasten joango gara. Beroa dagoenean pertza sutik aterako dugu eta tapa bat jarriko diogu bero mantentzeko. Nahi izanez gero arrautz frijitu bat jarriko diogu eta horrela prest edukiko dugu. Platerretan zerbitzatu ordez bero mantentzeko zuzenean pertz-etik jango ditugu goilara batekin, ardo trago batez lagunduta.



37. Hitzak emanda istorioa josi


HITZAK: Zuhaitza, bidaia, urdaia, herria, suspertu, gaixorik, mukia, sua, kalparra(ilea)

Istorioa: Duela bi urte, bidai bat egin behar genuen Portugalekin muga egiten duen herri txiki batera. Nire aita urdaizale amorratua da eta herrixka honetan urdai oso ona saltzen omen zutelako aukeratu genuen . Dena sorpresa bat izan behar zen bere urtebetetzea ospatzeko eta bertan aste bat pasako genuen oporretan. Baina bere urbetetze eguna heldu baino bi egun lehenago nire ama gaixorik jarri zen eta kriston trankazoa hartu zuen muki pila batekin. Baina zorte txarra ez zen horretan geratu, aurreko egunean lagunekin jolasten nenbilen eta zuhaitz batera igo nintzen eta bertatik erori eta eskumuturra apurtu nuen, ebakuntza egitea ez zen beharrezkoa izan baina min handirarekin nengoen nik ere. Hala ere sorpresarerekin aurrera jarraitzea erabaki genuen, eta autoa hartzean herrira joaten ginela esan genion. Nire aita berehala lokartu zen eta nire arrebak amari gelditzeko eskatu zion komunera joateko beharra zuelako eta su txiki bat ikusi zuen, bertara hurbildu eta burua behar baino gehio jeisti zuen eta kalpar guztia erre egin zuen. Azkenean etxera bueltatzea erabaki genuen eta aitari bere urtebetetze sorpresa eman gabe geratu ginen

36. Siberri5


35. Siberri4


34. Siberri3


33- Siberri2


32. Siberri1 (hiztegia)


31. Joanes artzaina

Hura zen gizona, hura! Zazpi oin eta erdi bai luze, makal zuhaitzaren irudira zuzen, pagorik lodiena bezain zabal, arte gogorra bezala trinko, gorosti hezearen antzera zimel. Horrelakoa zen Joanes nik ezagutu nuenean. Sendoak zeuden oraindik artzain zaharraren beso zaintsuak, txit azkarrak bere oinak, zindoak bere bular-hauspoak. Hirurogeita hamabi aldiz ikusi zuen, AloƱa mendiko hariztietan, hosto berdea berriz jaiotzen; baina ez zion eramango hemeretzi urteko mutil batek ez aizkora jokoan, ez burdina astuna jaurtitzen, ez mendietan gora edo ibarretan zehar lasterka. Kaiku handi bat esne goizean jan, azpantarrez izterrak estali eta makila bat eskuan hartuz gero, prest zegoen egun osoan, zein arinago bezala, behorren atzetik ibiltzeko edo, neke askorik gabe, ardi galdu gaixoaren bila gau guztia igarotzeko. Argiak ziren Joanesen begi gozoak. Ohitua zegoen Joanes zerura eta lurrera, gauez eta egunez, arreta handiz begiratzen; eta inork baino lehenago ikusiko zuen, goialdetik, hodei tarteko arranoaren ibilera apaina edo ia gizon denentzat estalirik zegoen izarraren keinua, eta lur aldean, lokatz bigunetako abere oinatza, bide ondotik joan ziren eperren aztarna, sasi mardularen ertzeko erbi-ohe zapala, harkaitz zuloetako hegazti harraparien habia, eta han behebehean agiri zen urlia herriko ordulari zahar eta ilun samarra. 

Erneak ziren Joanesen belarriak. Oso egina zegoen Joanes mendioihartzun guztietara. Mila aldiz bai entzun zituen, bakartasunaren erdian jarrita zegoela, urrutiko trumoiaren orroa, ekaitz haizearen durundia, artzainaren deiadar luzea, egurgilearen aizkorakada neurtua; basurdearen arnasotsa, otsoaren alaraua, azeriaren zaunka, behorren irrintzia, mozoloaren oihua, basahuntz bildurtiaren zalaparta, abere arranen dulun-duluna, ardien bee negartia, suge zaharraren txistua, beleen garrasi latza, zozoaren txortxorra, 




txori kantari askoren txiotxo alaia, errekastoen poll-polla, zuhaitz hostoen pir-pir biguna, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa, hitz gutxitan esateko, izakiak berez dituen eta mendi basoetan diren abere, piztia eta sortutako gauza guztien amaigabeko soinu txiki eta handi, isil eta bizi, garratz eta gozo, mingarri eta eztitsu, pozkor eta ikaragarrizko denak. Berehalaxe antzematen zion Joanesek nondik zetorren soinua, eta baita ere esango zukeen garbiro eta zuzen zer zen eta non zegoen soinu bakoitzaren jatorri ezkutua. Ez zen Joanes jakituria handikoa, baina bai asko ikusia, eta asko ikusi duen gizonak beti daki zerbait, eta sarri jakintsu usteko askok baino gehiago. Bazekien non eta noiz jaiotzen ziren gibelurdinik gozoenak eta zein tokitan zeuden kamamila, belatxeta, karraskila eta beste horrelako belar mota gizonarentzat osasungarriak. Bazekien non idoroko zituen artaldearentzat behar ziren janaririk on eta egokienak. Bazekien nola sendatu behar ziren behor, behi eta ardien zauri eta gaixotasun ezagutuenak. Bazekizkien baso guztietako lasterbideak eta bost ordu bide inguruko harkaitz zulo eta aterpe denak. Bazekien zer leku zeuzkaten goi urdinean izarrik nagusienak eta artizarrak batez ere. Eguzkian bertan ikusten zituen, gehienbat, egunaren orduak; ilargiaren jiran, haizeak zeraman bidean eta laino eta hodeien hegoetan irakurtzen zuen hurrengo egunerako giro ona edo giro txarra.  Bazekien, gainera, eta hau zeukan gauzarik onentzat, guraso zaharrek erakutsi zioten Elizaren legea eta Jesukristok lurrean erabili zuen bizitza samurra, eta lege eta bizitza horietaz bakardadean gogoraturik, ikasi zuen, dena Jaungoikoari zor zion gizonak txit apala behar zukeela izan, bere nekeetan patxada handikoa eta lagun hurkoaren nahigabeetan egiazko onginahiz betea. Kristoren legea zen Joanesen argia eta argi horretan ikusten zituen, gupidaz, gizonen argaltasun eta ibilbide okerrak. 

30. Gure aurkikuntzak


 Nafarroako iparraldeak leku ederrak badituela, asma daitezkeen edertasunez brokatuak ('galkatuak', 'beteak'), guziek dakiguna da. Oren ('ordu') erdi bat IruƱetik goiti joanez gero hasten zaizkigu ikusmenak edertzen, mendiak oihantzen, etxeak zuritzen, koloreak bizitzen, garbitasuna agertzen. Begiak eta bihotza bozkariotzen ('alaitzen', 'pozten') zaizkigu. 

Aurkintza ('leku', 'dermio') menditsuek eta euritsuek berekin daramate edertasuna, hezea landare guzien hazkurria ('elikagaia') eta bizigailua ('bizigaia, janaria') delakotz; gizonarendako hatsa edo janaria bezain baitezpadakoa ('beharrezkoa', 'nahitaezkoa'). Eremu zelai eta idorretan ('lehorretan'), ura dutenez gero, zerukoa edo urbidekoa, lurrak aberatsagoak eta gizenagoak dira, baina begienganako edertasunak uko egiten du. Eta bizkitartean ('hala ere') orotarik behar dugu, bizitzaren beharrei ihardukitzeko ('aurre egiteko'). 

Egin dezagun, irakurleak, zuekin, gure jarraulkitik higitu ('mugitu') gabe, alegiazko bidaia bat Nafarroako xoko batera, Orotz-Betelu eta Garraldan gaindi. Agoiztik haratago, Itoitzen, hasten da erregebide berri bat Orotz-Beteluraino doana. Zenbait kilometro pasatu ondoan agertzen zaizkigu mendi harkaitzak eta ezpeldunak. Bidea gero eta haratago sartzen da mendi arteetan eta azkenean izugarriko zintzur mehargune hertsi batean gara, ohian beltzez estalian, saihetsak patar ('malda handia') xutak eta goratasun handikoak. Zuen aitzinean ikusten duzue zoko ilun bat, inola ere inondik bidea iragaten ahal dena irudi zaizuela, ate gabekoa. 

Eta sorgin edo ifernuko erreka beltz eta hits ('triste') hartan doa Iratiko ibaia edo uhandia! Erregebidea eta ibaia elkar zeharkaka doaz bi xingola ('zinta') mehar irudikoak, eta doi-doia ('justu-justua') iragateko lekua dutenak. Lehenbiziko aldiz ikusi nuenean ene harriduran landatu nintzen, handik ez higitu nahiz ('ez mugitu nahian'). Betiko bihotzean eta gogoan sartzen dena, sekula ahanzten ez dena, aurkintza miresgarri hura! 


Pendoitz ('patarra', 'malda handia') izugarri eta beltz haietan hain dira xut saihetsak, non gainari so egiteko ('begiratzeko') burua arrunt goititu behar da. Eta han, harkaitz kaskoko muturretan dabiltza arranoak ('saiak', 'putreak') beren habien edo ohantzeen ondoan hegaldaka, inguruka, zerbait hiliki barrandatzen ('zelatatzen'). Hango erregeak dira, egiazki, hegazti itsusi horiek. 

Arteka ilun hartatik atera ondoan, emeki-emeki eremuak zabaltzen eta eztitzen dira itsasoko haserrearen ondotik uhinak ematzen diren bezala. Geroxeago agertzen zaigu zelaiƱo batean, Orotz-Beteluko herri pollita. 

Goazen aitzina eta horra non kausitzen ('aurkitzen') dugun paper-olako auzoa, lantegi eder batzuekin, eta etxe xuri ederrak inguruan. Han ere badira mendi zuhaitzdunak, eta gain zabal bat bere naza ('erretena', 'antapara') handiarekin, olako tresnak higitzen dituenak. Toki arras ederra eta goxoa. 

Abia gaitezen Garralda aldera eta berehala sartuko gara Nafarroan den harizti ederrenean, erraten dutenez. Asma ezazue nolakoa datekeen oihan hura. Haritzondo gazteak, denak adin berekoak, hagak bezain xuxen eta lerden, goratasun handikoak. Iduri du norbaitek zaindu dituela ondoz ondo, baratze bateko landareak bezala. Bai eta oren ('ordu') bat behar da oinez oihana pasatzeko. 

Azkenean, bihurgune baten ondotik landa, izugarriko pendoitz baten gainean gara. Han, lotsagarri ('beldurgarri') behere hartan, ageri da Irati ibaiaren zilarrezko xingola, xumea. Urrunago ikusten dugu Aribeko herrixka eta eskuinaldean Orhiko kasko zuria lainoz erdi estalia. 

Utz dezagun Aribeko bidea eta sar gaitezen Garraldan gaindi, hor pausu bat eginik behako ('begiratu') bat emateko herri eder horri, xuria eta eliza eder batekin. Eta hemendik Arrobiko bordetaraino den ordoki luze eta mehar hura, mendien artean, ez duzue ikusi? Alta, leku ederrenetarik da, segurki. 

Pentze ('euntzea' 'belar-soroa') eder haietan daude alhan ('larrean') behorrak multxoka, bazka goxo gizenetan hazten eta edertzen direnak, geroxeago Aurizko feria aipatuetan salneurri edo prezio onetan saltzeko. 


Horra irakurleak, nola egin dugun itzuli bat, batere etxetik jalgi ('atera') gabe Nafarroa iparraldean den xoko eder batera. Eta zenbat holako ditugun! Ene luma ez bazait herdoiltzen, bertze bidaiaƱo bat ere eginen dugu mendiz gaindi. 


29. Gizon prestu bat

Ellande, Bordaxuriko semea, Ameriketatik itzultzekoa zela herri guziko ahotan zen ('denek aipatzen zuten'), berria hedaturik sua lastoan ('ahotzean') bezain laster. Batzuek erraten zuten aberats okitua ('aberats-aberatsa'), urrez hantua ('handitua', 'hanpatua', 'hazia') zela. Bertzeek, sos ('diru') puska bat eginik, funts ('etxalde', 'lur') baten erosterat eta emaztegai baten bila heldu zela ('zetorrela'). Bekaizkorrek ('bekaiztiek'), aldiz, arditik ('pezetarik') ere ez zuela. Horra, mihitan zebiltzan ('ahotan izan') erran-merranak ('esamesak'), zenbaitetan ahapetik, bertzeetan goraki ('ozenki') eta deblauki ('ezbairik gabe' 'batbatean'). 

Bazterretxeetako (baserrietako) eta Karrikako ('Kaleko') neskatoak inarrosiak ('asaldatuak', 'urduri') zeuden, eta ez zuten beste solasik, berri hori entzunez gero. Ametsetan zebiltzan arrakastarik izanen ote zuten amerikanoaren begietan. Karrikakoak, lakrikunak ('pertxentak' 'pinpirinak' 'pospolinak') eta aberastu nahiak, hasi ziren panpinatzen ('apaintzen'), eta ezpainak poxiƱo bat ('pixka bat') gorritzen ere bai, arrotzaren behakoa ('begirada') finkarazi nahiz beren begitartean ('aurpegian'). 

Eta horra non udaberriko igande atsalde eder batez agertzen den herriko plazan, gazteria dantzan ari zelarik, gizon galant ('eder') bat, gorputza lerden ('eder'), berrogei bat urtetakoa, txapelduna eta soineko ederretan. Ostearen ('jendearen') behakoak harengana zihoazen, eta ea nor ote zen denak ari ziren galdeka. 

 2 
Jin ('etorri') berria hurbiltzen zaio eiherazainari ('errotariari') -gizon lodi bat zen, pipa ahoan, izterrak zabalduak, besoak gurutzatuak, dantzariei so ('begira') zegoena-, eta eskuak haren sorbaldetan ezarririk, erraten dio bat-batean: 

- Ez nauk ezagutzen, Piarrex? - To, deabruen arima! Ellande ote haiz? Erraten dio eiherazainak. - Bai, bai, berbera, ihardesten ('erantzuten') dio besarkatzaileak. - Bagenekian, bai, jin beharra hintzela, baina hain jaundua ('apaindua', 'dotoretua') ikustean burutik ere ez zitzaidaan pasatuko nor hintzen. - Bai, gizona, hemen nauk, eta betiko, ez itzultzekotan jina. - To, haugi ('hator') pinta baten edatera, zer deabru ('zer arraio')! Hire agertzea behar diagu ohoratu ('ospatu'). 

Ostatutik itzultzean, Ellandek hogeita bi urtez ikusi ez zituen dantzak nahi izan zituen erreberritu ('berritu'), eta ddantza jauzia ('saltoa') hasi zelarik, bera ere sartu zen lerroan, bai eta ederki dantzatu ere, herritik lekutu ('joan', 'urrundu', 'desagertu') ez balitz bezala, bere gazterian bezain trebe eta arinki. 

Ellande hemezortzi urteetan joana zen Argentinako zelaietara, begiak negarretan, eta Buenos Airestik urrun sartu zen artzain mutil euskaldun baigorriar batekin. Mutiko prestua eta langileak hilabete bakoitz ('hilero') altxatzen ('gordetzen') ahal zuen dirua bere ama gaizoari igortzen zion, sekula huts egin gabe.  

 3 
Emeki-emeki, sos pilixta ('multxo') bat bildurik, artalde baten jabe egin zen, eta gerla handiaren denboran ('lehen mundu gerraren denboran') ardiak nahi zuen prezioan saldurik, itzultzen zen bere sortxokora ('sorlekura'), ez aberats okitua, baina bizia aiserian ('lasaitasunean') iragateko doian (moduan), eta etxalde baten erosteko xedean, bere betiko ametsa erdiesteko. 

Bazen herrian bazterretxe ('baserri) baten ondasunak saltzekoak zirenak, jabeak biziaren gorabeheren ezinbertzeak lekuarazten zituenak, eta erosi zituen funts ('lur') eder horiek, pentze ('belar-soro') eta alor nasaiak ('zabalak'), oihan puska batekin, bazterretxe polit bat erdian. 

Ellande ez zen batere handinahi ('handi-mandi', 'harro', 'askonahi') horietarik; aitzitik, lainoa ('xumea') eta langilea, aitzurrari lotzeko lotsatzen ('beldurtzen') ez zena. Eta txapel hegalduna eta jaunsoinekoak alde bat utzirik, atorra-has, hasi zen bere funtsen lantzen eta zaintzen, ardi eta behi hazten larreetan eta pentzeetan, urbideak eginik hauen ontzeko eta edertzeko. Hots, Ameriketan ikasi zituen irakaspenak jarraikiz. 

Herri guziaz maitarazi zen, baina gure gizona ez zen etxalde baten nagusi bakarra izateko sortua. Donadogoa ('mutilzahargoa') hits ('triste') zitzaion, huts bat kausitzen ('aurkitzen') zuen bere inguruan, eta azkenean ohartu zen dohatsu ('zoriontsu') izateko emazte bat behar zuela, etxea haren eskuetan ezartzeko ('paratzeko', 'jartzeko'). Eta hasi zen xede ('helburu') horretan emaztegai baten bila, baina ez zuen nolanahika ('edozein modutan') bereizi bere laguna. 

 4 
Azkenean bere begiak finkatu zituen auzoko neskato adin bateko plantako batean; langilea eta etxe baten xuxen ibilarazteko datekeen emazte hauta ('bikaina'). Ezteiak ospe handian egin zituzten, eta gain hartan kokatuak, Argainberriko bazterretxe xuri-xurian, iturriƱo bat saihetsean, intxaurrondo baten itzalean, pentze eta alorren erdian, beren funts ederretan bizi dira senar-emazteak dohatsuki, Pariserat manatu ('agindu') etxeko premuaren ('oinordekoaren') igurikan ('esperoan').

28. Bidegileak


J.P. Duvoisin
1- Non ikasi zuen? Larresoroko seminario ttikian.
2- Non zaletu zen euskararekin? Larresoroko seminario ttikian.
3- Nor ezagutu zuen 1856 inguruan? Luis Lucienne Bonaparte.
4- Zein lan original idatzi zuen? Baigorriko 7 liliak.
5- Zein zen Duvoisinen lanbidea? Mugazaina.


E. Larre
1- Zer da E. Larre? Euskaltzaina eta herriaren zuzendaria.
2- Zeren zuzendari izan zen? Herria astakariarena.
3- Zeren bultzatzailea izan zen Iparraldean? Euskara batuarena.
4- Bertsolaritzan zer lan egin ditu? Epaimahai kide izan zen, bertso saioetan antolatzaile eta bertsolarien laguntzailea izan zen.


Fco. I. Lardizabal
  1. Nongoa zen Lardizabal? Zaldibiakoa.
  1. Zer etxetakoa zen? Zubiaurre etxekoa.
  1. Noiz bizitu zen? XIX. Mende hasieran (1806-1855).
  1. Nola hil zen? Kolera morbo asiatikoak jota.
  1. Zer liburu argitaratu zituen? Testamendu zahar eta berriko kondairak eta gramatika baskongadak.
  1. Zein herrialdetan irakurri zen batez ere lehena? Gipuzkoan eta Bizkaian
  1. Nor dago liburuxkaren atzean? Mikel Zalbiere

P. Lasarte
  1. Nongoa da? Leitzakoa da.
  1. Nolakoa da izatez? Kantuzalea, bizi poza dario eta bertsoak idaztea gustatzen zaio.
  1. Zer hiztegitan parte hartu zuen? Zortzi urte aurreko ikastola hiztegian.
  1. Zer dira aramiak? Moja seglarrak ziren.

27. Deklinabide kasuak identifikatu

















24/25/26/. Deskripzioak (gorputza,izaera,janzkera)


Niko, mutil puska sendo bat da. Bizkar zabaleko mutila, berehala bere beso gihartsuak nabarmentzen zaizkio. Zangoluze honek baita ere zango definituak ditu. Ile motza eta gaztain kolorekoa darama modan dagoen bezala, bere begieak begiratzerakoan bere begirada zoragarri bat duela ikusiko dugu nahiz eta batzuetan begigaldu ikusi. Bere izaerari dagokienez berehala konturatuko gara oso mutil alaia eta adeitsua dela. Oso tipo amultsua da eta batere azpildurarik gabekoa. Fidakorra da eta beti besteei laguntza eskeintzeko prest dago. Hasieran pixka bat lotsatia iruditu arren berehala konturatuko gara oso mutil irekia dela. Beste alde batetik arduratsua da eta bere gorputza zaintzea gustoko du kirola eginez. Betidanik bere argitasuna momentu zailetan nabarmentzekoa izan da. Laburbilduz, edonori gustatuko litzaioke horrelako lagun bat izatea.



Niko juerga egiteko beti oso dotoro janstea gustatzen zaio. Normalean bakero estu batzuk eramaten ditu azpitik goratuak orkatilak agerian utzis, zapatila beltz batzuekin. Kamiseta koloredunak eta luzeak eramaten ditu anorak batekin batera. Klasera joateko orduan, ondo dotore jantzita joaten gustoko du baino ez da juerga egiteko bezainbeste apaintzen. Praka normal batzuekin eta txamarra batekin joaten da arruntean, baino ez da arraroa alkandorarekin ikustea noizbeinka. Eta azkenik kirola egiterako orduan galtzamotzak nahiago ditu kirol oinetako eroso batzuekin batera, normalean futbol talde ezberdinetako kamisetak eramaten ditu.



Mezkiritz, Nafarroa iparraldeko, zehazki Erro Ibarreko herri txiki bat da. Aurizperri eta Biskarret tartean dago, Soroganen ondoan. 2014-ean biztanle kopurua 76 izan ziren, horain badirudi gehio direla baino ez daude datu ofizialik. Herri txikia da, baino frontoi handi bat du bertan famatua den Bost Kirola jokatzen delako. Herri erdian plaza dago eta hemen ondoan elkartea dago Herriko Txoko izenekoa. 3 auzo bereizten dira. Etxe gehienak harrizkoak dira nahiz eta zaharberriturik egon kanpotik etxe zaharren itzura dute. Mendiz inguraturik dago eta oso toki erosoa da mendian ibiltzeko.









23. Omen-ik gabeko istorioa

Txikia nintzenean nire lehengusuekin oporretara joaten nintzen  Tarragonara, eta azken egunean Port Aventurara joaten ginen. Nire lehengusua eta biok  azkar jan eta komunera joan gienen. Ateratzean hau batzuekin jolasten hasi eta beraiekin joan ginen haien hotelera eta nekaturik geundenez hoteleko sarrerako sofa batzuetan siesta egin genuen. Hordu batzuk pasata gure gurasoak agertu ziren polizia eta parkeko segurtasunarekin eta handik aurrera ez ginen gehiago bueltatu Port Aventurara.

22. Omen istorioa


Nire aitona Ameriketara joan omen zen lan egitera gaztea zenean. Artzain gisa ibili omen zen eta diru nahikoa lortu omen zuenean bueltatzeko sarrera erosi omen zuen. Aurreko gauen afari bat egi omen zuten eta hartutako mozkorraren ondorioz txalupa galdu zuen. Ez omen zeneez bankuetaz fido maleta dotore bat erosi omen zuen dirua eramateko. Hurrengoa astean txalupan zegoela izugarrizko ekaitz bat egin omen zuen eta bere kamarotea urez bete omen zen eta diru guztia buzti egin omen zitzaion eta etxera helzu zen bertatik abiatu omen zen bezala, ezer gabe.

21. Subj4 (aditza)


20. Subj3 (aditza)


19. Puntuazioa.Mujika2



Arin igo nituen egoitzarainoko eskailera maila zurezkoak. Bulegoraino iritsi, eta, oraindik inor ez zebilela ikusita, lasaitu egin nintzen. Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen, igaro baimena idazteko. Baimena idatzita egon arren, paper hutsa zen. Ordea, zigilurik gabe zigilu asko behar izaten zen, gainera, horrelakoetan, errepidean aurki genitzakeen kontroletan, analfabeto asko egongo zen seguruena, baina zigilua ongi jarrita bazegoen, aise pasatuko ginen, gurasoen ezkontzarako gonbit idatzia bagenu ere igaro-baimentzat.

Zigilu bila hasita nengoela, sarraila hotsa sentitu nuen.

- Osasuna, lagun!

Ustekabean harrapatu ninduten Amancioren agur hitzek. Desenkusatzen hasi nintzaion, baina berehala konturatu nintzen ezeren susmo txarrik ez zidala hartu, ni horren goiz egoitzan eta txulomiaketan harrapatuagatik. Berehala hasi zitzaidan bezpera arratsaldeko bilera ondorengoak berritzen. Fructuosok esan zidana eta nik erantzun niona. Nireak bai noski potroak harri eta zur utzi nuela Fructuoso inondik ere. Erakutsi behar niola nola egin. Nazka- nazka eginda zeukala haren ikasleen kontrako jardun beharrak. Ez zituela ez bera ez Jetru bakean uzten. Orain Jetru probatzea sartu omen zitzaion kaskezurrean, eta Jetruk ez zuen nahi. Denok potroetatik helduta ginduzkala esan nion, nazkatuta nengoela ni ere, hura zegoenean era batera ibiltzen ginela, eta, haren muturra ate izkinan ikusten hasi orduko, haur gaizki hezien gisa harrotzen ginela.

18. Puntuazioa.Mujika1


Zazpi Kalerako bide osoa Karmen gogatu nahian eman nuen. gurea ekintza sekretua zela eta, mesedez, ez ezer esateko egoitzan. Bilbon jakiten bazuten, Donostian egingo genuenaren berri, Bizkai osoan, eta Euskal Herri osoan jakingo zutela, eta Euskal Herri osoan jakiten bazuten, behar ez zuenen batek ere ikasiko zuela, eta akabo orduan gure sekretua, gerra eta iraultza. Eta hori hala bazen, zein eratako gerra egiten ari ote ginen, Karmenek isil-isilik jarraitu zuen nire arrazoibidea, eta guztiari baietz esan zion, gerra galtzearen erantzukizuna bere gain hartzeak izutuko balu bezala.

Kamioi txiki bat neukan, gerra aurretik ogi partitzen eta erabiltzen nuen Peugeaut bat, gerra hasi zenean, okindegiko nagusia antzarak ferratzera vidalita, milizianotako CNTn izena eman nuenean, bahituran utzi behar izan nuen kamioia ere, eta organizazioaren mugimenduetarako erabiltzen genuen, gidari neronek jarraitzeko baimena eskuratzearen truke.

Kamioia bai, baina gasolina falta genuen Donostiaraino iristeko adina. Gasolina erosteko dirurik ez zen izaten gerra garaian, eta Babeserako Erakunde Ofizialak txartelak banatzen zituen antolatutako talde politiko eta sindikal guztien artean, haien autoak eta gasolinaz hornitzeko. Bilbotik Donostiara autoz joateko, berriz, igaro-baimena behar izaten zen, zigilu eta guzti, kontrolak izaten baitziren errepidean. Esperantza horrekin nindoan egoitzara. Hiru gauza lortu nahi nituen: Bilbotik Donostiarako errepidea igarotzeko baimena, zigilu guztiekin; kamioia eramatekoa eta tankea gasolinaz betetzeko txartel batzuk.

17. Subj2 (aditza)


16. Perpaus ariketa3


A)
Etxetik atera baino lehen(mendeko perpaus denborazkoa) komeni izaten da atea ongi itxi duzun(mendeko perpaus osagarria) begiratzea,(mendeko perpaus konpletiboa) azken aldi honetan lapurreta mordoxka izaten ari baitira(menpeko kausala) IruƱeko hainbat etxetan, baita hutsik ez daudenetan ere.(emendiozko juntadura) Alegia, lapurrei ez zaie asko axola etxebizitza batean jendea bizi den ala ez(mendeko perpaus osagarria). Haiek, bestelako lanik ez dutelako edo lan egiteko gogorik ez dutelako(mendeko perpaus kausala), dirua nahi dute, eta(emendiozko juntadura) horretarako den metodorik azkarrena etxe batean sartu eta(emendiozko juntadura) harrapatzen duten guztia(meneko perpaus erlatiboa) eramatea(mendeko perpaus konpletiboa) da.

B)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta(emendiozko juntadura) BMWa dauka. Eta lana bukatzen badu(mendeko perpaus baldintzazkoa) lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are harroxkoago(mendeko konparatiboa) erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta(emendiozko juntadura) ez dauka auto garesti horietakoa, baina(aurkaritzako juntadura) lana lauretan bukatzen badu,(mendeko perpaus baldintzazkoa) laurak hamar gutxitarako iristen da etxera».
Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako egunero txintxo fitxatzen zuena.(mendeko perpaus erlatiboa) Beroki handiarekin etortzen zen. Azpialdetik kamisoia. Eta fitxatu ondoren(mendeko perpaus erlatiboa) etxera itzultzen zen gosaltzera,(mendeko perpaus helburuzkoa) bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko.(mendeko perpaus helburuzkoa) Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren(mendeko perpaus erlatiboa) ikuspegia ere. Bizitza osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen badut ere,(mendeko perpaus kotzesiboa) arriskugarri iruditzen zait aberatsen anbizio neurrigabea. Gero zorrak daudenean(mendeko perpaus denborazkoa) denen artean ordaindu behar baititugu! (mendeko perpaus kausazkoa)



15. Autoa. Diesela (idazlana)


DIESEL MOTORRAK

Diesel motorren salmenta nabari jeisten hari da duela urte batzuetatik Europa osoan . Aurreko testuan irakurri dugun bezala Frantzian aruten asko jeitsi dira dieselen salmentak. Baina gasolina motorra duen autoa erosi aurretik kontuan hartu beharko genituzke ondorengo argudioak.
Egungo diesel motorrak ez dira aintzinako motore motel, kutsatzaile eta zaratsuak, gasolina motorrak aurre joan diren einean dieselak berdina egin du. Kontuan hartu behar dugu nahiz eta depositoa betetzea garestiagoa den, desposito bakoitzarekin gure autoak distantzia handiagoak ibiliko dituela, diesel motorrek kontsumoaren %30 aurrezten dute.
Jarraitzeko diesel motorrek aire bidez egiten dute kompresioa eta gasolina motorrek gassolina eta aire nahasketa baten bitartez. Honen ondorioz gasolina motorretako piezak higadura handiagoa sufritzen dute, beraz epe luzeetan gasolina motorrak arazo gehiago ekartzen dituzte dieselekin alderatuz. Diesel motorrak fidagarriagoak dira.
Egia da hirian barne erabiltzeko auto bat nahi izatekotan gasolina izango litzateke aukerarik aproposena, baino bidai luzeak edo kilometro asko egin behar badizkiogu autoari askoz hobeagoak dira diesel motorrak.
Dieselak asko kutsatzen dutenaren fama dute baino kontuan hartu behar dugu ez direla guztiak horrela. Duela urte batzuk argitaratutako legeekin diesel berriak disenaitzen hasi ziren eta handik aurrera oso oso gutzi kutsatzen zuten diesel motorrak diseinatu zituzten.
Beste alde batetik kontuan hartu behar dugu Espainak zergen igoera onartuz gero dieselaren prezioa igoko litzatekeela eta berak gasolina motordun ibilgailuen salmenta gehiago igoko zela dieselaren indurstria gogor joz. Bitartean diesel motorrak erabiltzea aukera egokia da.
Bukatzeko, dieselak historikoki gasteiagoak dira. Baina gasolinaren prezioa eta motorraren fidagaritasunaz ohartzean konturatuko gara ez zaigula espero genuen bezain garestia aterako. Erregaietan zein piezetan dirua aurreztuko dugu motor hauek fidagarriak direlako.
Laburbilduz, lege berriak arautzen ez diren bitartean, dieselaren zergaren igoera edo diesel motorrak debekatzearena, diesel motorrak aukera hobea iruditzen zait auto bat erosterako orduan. Azken finean ez dute asko gehiago kutsatzen eta erregaia merkeago da. Gainera pieza gutxiago higatzen dira aire kompresioaren onodrioz.


14. Antolatzaile ariketa



A)

Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta: gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz,(AURKARITZAKOA) azaldu ere(EMENDIOZKO LOKAILUA) ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu,(ZEHATZAILEA) Liebanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere,(AURKARITZAKOA) oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere,(KAUSAZKOA) haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta(EMENDIOZKO LOKAILUA) informazio hori zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da, noski,(EPISTEMIKOA) gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez,(ZEHATZAILEA) edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz,(AURKARITZAKOA) berez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia(ESPLIKATIBOA) elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.


B)
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan ere,(KAUSAZKOA) krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, «Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu» izenburupean.
Oposiziotik abiatzen omen(EPISTEMIKOA) da dena. Bat nator. Hots,(ESPLIKATIBOA) ziur nago egiten diren oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina(AURKARITZAKOA) neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere(EMENDIOZKO LOKAILUA). Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean zetzan. Edo(HAUTAKARIA) galdezka ibili eta bazterrak nahasten. «Ez duzu postu bat edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Parean tokatzen bazen barrura! Eta(EMENDIOZKO LOKAILUA) tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean, zatoz bihar sindromearena. Alegia,(ESPLIKATIBOA) denok ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela,(AURKARITZAKOA) bestelakoak asko dira.



13. Subjuntibo ariketa (klasean)


SUBJUNTIBOA.ARIKETA (KLASEA)
Joan nakion  joan natzaio
Etor dakidan  etorri zait
Eman diezaioan  eman diot
Ekar zezadan  ekarri zidan
Bota nazaten  bota naute
Ekar gaitzazun  ekarri gaituzu
Eman diezazuedan  ekarri gaituzu
Eman diezazuedan  eman dizuet
Joan dakion  joan zaio
Dakizun  zaizu
Ekar gaitzaten  ekarri gaituzte
Joan zaitzaten  joan zaituzte
Lapur diezaiodun  lapurtu diot
Eraman zaitzate  eraman zaitut
Zaitzatedan  zaituztet
Zen zedin
Dira  daitezen
Naiz  nadin
Zineten  zintezten
Bultsatu nazaten  ekar nintzaten
Bultsatu naute  bultsatu nazaten
Ekarri diet  ekar diezaiedan
Ekar nazan  ekar nintzan
Ekarri nau  ekar nazan
Etorri ziren  etor zitezen
Etorri dira  etor daitezen
Eman duzu  eman dezazun

12. Subj1 (aditza)


11. AT16 (aditza)


45.Aditza aldatu 2