2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

43. Ipuina taldeka


Inurria eta Txirrita


NARRATZAILEA: Behin batean, ba omen ziren inurri bat eta txirrita bat, uda zen eta bero handia egiten zuen. Hala ere, inurria oso langile zebilen negurako janaria pilatu eta pilatu, aurkitzen zituen fruituak etxera eramaten zituen.
INURRIA: Ze nekatuta nagoen, baina zer egingo diogu lanean jarraitu beharko dugu negurako janaria pilatzen.
NARRATZAILEA: Inurriaren aldamenean, txirrita bat bizi zen, txirrita oso alaia zen baina ez zitzaion lana egitea bat ere gustatzen nahiago zuen eguna alferrikerian gozoan kantari pasatzen.
TXIRRITA: Din,don,din,don dagonean pompĆ³n din don din don ez dagoenean egon eta hor konpon marianton.
NARRATZAILEA: Udako egun bero haietako batean, inurria goizean hasi zen lanean eta egunero bezala han ikusi zuen txirrita etzanda kantari (TXIRRITA ABESTEN)
INURRIA: Egun on txirrita, gaur ere ez duzu lanik egin behar?
TXIRRITA: Ez horixe
NARRATZAILEA: Erantzun zion txirritak
TXIRRITA: Bero handiegia egiten du gaur lanean aritzeko, bihar edo etzi akaso hasiko naiz lanean.
INURRIA: Baina orain janaririk biltzen ez baduzu zer jango duzu neguan
T: Oraindik oso urrun dago negua
N: Esan zion burlaka txirrita
T: Oraindik asko falta da horretarako, zuk egin lan nire partez jejejeje
N:Inurriak ez zion ezer esan eta lanera joan zen ixil ixilik, lan eta lan egin zuen egun hortan negurako janaria pilatuz,pasatu zen uda eta etorri zen udazkena, haize handia zebilen eta arboletatik hostoak eta haziak erortzen hasi ziren, inurriak haziak bizkar gainean hartzen zituen eta etxera eramaten zituen, bitartean, txirritak batere lanik egin Gabe jarraitzen zue, kantari ematen zuen egun osoa
I:Gaur ere ez duzu lanik egin behar txirrita jauna?
T: Ez horixe, haize handiegia dabil gaur lanean aritzeko, zuk egin lan nire partez.
I: Baina orain janaririk biltzen ez baduzu, neguan zer jango duzu neguan?
T: Ze astuna zaren neguarekin
N: Esan zion burlaka txirritak
T: Bihar edo etzi hasiko naiz lanean
N: Pasatu zen udazkena eta heldu zen negua, hotz handia egiten zuen eta lur guztiak elurtuta zeuden, ez zen giro kanpoan baina inurria lasai zegoen nahi adina janari zeukalako etxean.
I: A ze eguraldi petrala, etxe barruan goxo egoteko eguna egiten du gaur
N: Haietako batean inurriaren etxeko atea jo zuten, inurriak zabaldu zuen atea eta han ikusi zuen txirrita dardarka
I: Kaixo, ze Berri dugu txirrita jauna
T: Faborez inurri lagun iezadazu
N: Esan zuen txirritak negarrez
I: Ze gertatzen zaizu txirrita, dardarka zaude
T: Ez dut jatekorik, bila et abila ibili naiz baina alferrik, negua da eta ezin dut ezer aurkitu
N: Erantzun zion txirritak dardarka, inurriak kopetailuna jarri eta haserre esan zion
I: Noski, neguan oso zaila da janaria topatzea ez al nizun nik esan janaria biltzeko negurako?
T: Bai baina nik nahiago nuen kantuan aritu eta gerorako uzten nuen beti lana.
I: Geroa alferraren leloa
N: Txirritak lagun tzeko eskatzen zion negarrez
T: Lagun iezadazu mesedez, inurri bestela goseak hilko naiz
I: ez dakit ba,
T: zin egiten dizut hurrengo urtean lan egingo dudala, benetan inurri nire hitza duzu
N: Inurria bihotz onekoa zen eta txirrita errukitu egin zen, pentsatu zuen txirrita ez zela gaiztoa alferra baizik
N: txirritak ate aurrean jarraitzen zuen dardarka, gosea eta hotz handia zeukan eta ezin zuen gehiago
T: Utzi behar ahal nauzu sartzen ala ate aurrean eduki behar ahal nauzu hotzez eta gosez hil arte.
I: Ondo da, sar zaitez barrura, etxean nahikoa janari dago biontzat.
T: milesker inurri, eskerrik asko
I:Utzi eskerrak emateari, datorren urtean kontuak garaiz atera.
T: bai, bai,bai datorrem urtean lan asko egingo dut ikusiko duzu
N: Txirritak eta inurriak elkarrekin igaro zuten negu hura, txirritak oso pozik egon zen inurriaren etxean, jan eta edanez, inurria ere zoriontsu izan zen, txirrita lagun alaia zelako. Hori ala bazan edo ez bazan zer den hobea zuk esan, txirrita izan ala inurria izan.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2