2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

18. Puntuazioa.Mujika1


Zazpi Kalerako bide osoa Karmen gogatu nahian eman nuen. gurea ekintza sekretua zela eta, mesedez, ez ezer esateko egoitzan. Bilbon jakiten bazuten, Donostian egingo genuenaren berri, Bizkai osoan, eta Euskal Herri osoan jakingo zutela, eta Euskal Herri osoan jakiten bazuten, behar ez zuenen batek ere ikasiko zuela, eta akabo orduan gure sekretua, gerra eta iraultza. Eta hori hala bazen, zein eratako gerra egiten ari ote ginen, Karmenek isil-isilik jarraitu zuen nire arrazoibidea, eta guztiari baietz esan zion, gerra galtzearen erantzukizuna bere gain hartzeak izutuko balu bezala.

Kamioi txiki bat neukan, gerra aurretik ogi partitzen eta erabiltzen nuen Peugeaut bat, gerra hasi zenean, okindegiko nagusia antzarak ferratzera vidalita, milizianotako CNTn izena eman nuenean, bahituran utzi behar izan nuen kamioia ere, eta organizazioaren mugimenduetarako erabiltzen genuen, gidari neronek jarraitzeko baimena eskuratzearen truke.

Kamioia bai, baina gasolina falta genuen Donostiaraino iristeko adina. Gasolina erosteko dirurik ez zen izaten gerra garaian, eta Babeserako Erakunde Ofizialak txartelak banatzen zituen antolatutako talde politiko eta sindikal guztien artean, haien autoak eta gasolinaz hornitzeko. Bilbotik Donostiara autoz joateko, berriz, igaro-baimena behar izaten zen, zigilu eta guzti, kontrolak izaten baitziren errepidean. Esperantza horrekin nindoan egoitzara. Hiru gauza lortu nahi nituen: Bilbotik Donostiarako errepidea igarotzeko baimena, zigilu guztiekin; kamioia eramatekoa eta tankea gasolinaz betetzeko txartel batzuk.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2