2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

37. Hitzak emanda istorioa josi


HITZAK: Zuhaitza, bidaia, urdaia, herria, suspertu, gaixorik, mukia, sua, kalparra(ilea)

Istorioa: Duela bi urte, bidai bat egin behar genuen Portugalekin muga egiten duen herri txiki batera. Nire aita urdaizale amorratua da eta herrixka honetan urdai oso ona saltzen omen zutelako aukeratu genuen . Dena sorpresa bat izan behar zen bere urtebetetzea ospatzeko eta bertan aste bat pasako genuen oporretan. Baina bere urbetetze eguna heldu baino bi egun lehenago nire ama gaixorik jarri zen eta kriston trankazoa hartu zuen muki pila batekin. Baina zorte txarra ez zen horretan geratu, aurreko egunean lagunekin jolasten nenbilen eta zuhaitz batera igo nintzen eta bertatik erori eta eskumuturra apurtu nuen, ebakuntza egitea ez zen beharrezkoa izan baina min handirarekin nengoen nik ere. Hala ere sorpresarerekin aurrera jarraitzea erabaki genuen, eta autoa hartzean herrira joaten ginela esan genion. Nire aita berehala lokartu zen eta nire arrebak amari gelditzeko eskatu zion komunera joateko beharra zuelako eta su txiki bat ikusi zuen, bertara hurbildu eta burua behar baino gehio jeisti zuen eta kalpar guztia erre egin zuen. Azkenean etxera bueltatzea erabaki genuen eta aitari bere urtebetetze sorpresa eman gabe geratu ginen

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2