2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

1. Lehenengo eguneko aurkezpena




Kaixo, Iker Zalba naiz eta 18 urte ditut. Mendillorrin bizi naiz nire guraso eta arrebarekin, eta Mendillorrin bertan burutu ditut ikasketa guztiak, lehenik Elorri ikastetxean eta gero Mendillorri insitutoan. 
 Hasieran kazetaritza ikasi nahi nuen baina azkenean Irunean geratzea erabaki nuen Lehen Hezkuntza ikasten. Euskarari dagokionez bakarrik nire aitarekin eta bere familiakoekin erabiltzen dut, nire arrebak euskera badaki baina ez gaude denbora asko elkar eta normalean erdaraz hitz egiten dugu, nire amak euskera ulertzen du baino ez daki hitz egiten beraz berarekin gazteleraz egiten dut. Nire aisialdian kirola egitea gustatzen zait, futbolean aritzen naiz Lezkairu taldean. Mendian ibiltzea oso gustoko dut baita ere, eta partidorik ez dudanean normalen mendian egoten naiz. Beste alde batetik mekanika ere gustoko dut. Udan nire osabaren tailerrean lan egiten ibiltzen naiz eta bertan irabazitako diruarekin karrera bukatzerakoan munduan zehar bidai bat egitea gustatuko litzaidake lanean hasi baino lehen.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2