2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

24/25/26/. Deskripzioak (gorputza,izaera,janzkera)


Niko, mutil puska sendo bat da. Bizkar zabaleko mutila, berehala bere beso gihartsuak nabarmentzen zaizkio. Zangoluze honek baita ere zango definituak ditu. Ile motza eta gaztain kolorekoa darama modan dagoen bezala, bere begieak begiratzerakoan bere begirada zoragarri bat duela ikusiko dugu nahiz eta batzuetan begigaldu ikusi. Bere izaerari dagokienez berehala konturatuko gara oso mutil alaia eta adeitsua dela. Oso tipo amultsua da eta batere azpildurarik gabekoa. Fidakorra da eta beti besteei laguntza eskeintzeko prest dago. Hasieran pixka bat lotsatia iruditu arren berehala konturatuko gara oso mutil irekia dela. Beste alde batetik arduratsua da eta bere gorputza zaintzea gustoko du kirola eginez. Betidanik bere argitasuna momentu zailetan nabarmentzekoa izan da. Laburbilduz, edonori gustatuko litzaioke horrelako lagun bat izatea.



Niko juerga egiteko beti oso dotoro janstea gustatzen zaio. Normalean bakero estu batzuk eramaten ditu azpitik goratuak orkatilak agerian utzis, zapatila beltz batzuekin. Kamiseta koloredunak eta luzeak eramaten ditu anorak batekin batera. Klasera joateko orduan, ondo dotore jantzita joaten gustoko du baino ez da juerga egiteko bezainbeste apaintzen. Praka normal batzuekin eta txamarra batekin joaten da arruntean, baino ez da arraroa alkandorarekin ikustea noizbeinka. Eta azkenik kirola egiterako orduan galtzamotzak nahiago ditu kirol oinetako eroso batzuekin batera, normalean futbol talde ezberdinetako kamisetak eramaten ditu.



Mezkiritz, Nafarroa iparraldeko, zehazki Erro Ibarreko herri txiki bat da. Aurizperri eta Biskarret tartean dago, Soroganen ondoan. 2014-ean biztanle kopurua 76 izan ziren, horain badirudi gehio direla baino ez daude datu ofizialik. Herri txikia da, baino frontoi handi bat du bertan famatua den Bost Kirola jokatzen delako. Herri erdian plaza dago eta hemen ondoan elkartea dago Herriko Txoko izenekoa. 3 auzo bereizten dira. Etxe gehienak harrizkoak dira nahiz eta zaharberriturik egon kanpotik etxe zaharren itzura dute. Mendiz inguraturik dago eta oso toki erosoa da mendian ibiltzeko.









iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2