2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

14. Antolatzaile ariketa



A)

Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta: gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz,(AURKARITZAKOA) azaldu ere(EMENDIOZKO LOKAILUA) ez dira egiten, edo oso modu gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu,(ZEHATZAILEA) Liebanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.
Hala ere,(AURKARITZAKOA) oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere,(KAUSAZKOA) haien bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta(EMENDIOZKO LOKAILUA) informazio hori zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai hartako gertaera asko ulertzen.
Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da, noski,(EPISTEMIKOA) gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek —New Yorkek adibidez,(ZEHATZAILEA) edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku handia hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa; Letoniak, aldiz,(AURKARITZAKOA) berez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia(ESPLIKATIBOA) elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.


B)
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait. Izan ere,(KAUSAZKOA) krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje interesgarria dakar, «Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu» izenburupean.
Oposiziotik abiatzen omen(EPISTEMIKOA) da dena. Bat nator. Hots,(ESPLIKATIBOA) ziur nago egiten diren oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina(AURKARITZAKOA) neurgailuen aldekoa naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere(EMENDIOZKO LOKAILUA). Garai batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean zetzan. Edo(HAUTAKARIA) galdezka ibili eta bazterrak nahasten. «Ez duzu postu bat edukiko gure koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Parean tokatzen bazen barrura! Eta(EMENDIOZKO LOKAILUA) tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak. Egia da, era berean, zatoz bihar sindromearena. Alegia,(ESPLIKATIBOA) denok ezagutzen ditugu funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak. Dena dela,(AURKARITZAKOA) bestelakoak asko dira.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2