2018(e)ko abenduaren 11(a), asteartea

19. Puntuazioa.Mujika2



Arin igo nituen egoitzarainoko eskailera maila zurezkoak. Bulegoraino iritsi, eta, oraindik inor ez zebilela ikusita, lasaitu egin nintzen. Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen, igaro baimena idazteko. Baimena idatzita egon arren, paper hutsa zen. Ordea, zigilurik gabe zigilu asko behar izaten zen, gainera, horrelakoetan, errepidean aurki genitzakeen kontroletan, analfabeto asko egongo zen seguruena, baina zigilua ongi jarrita bazegoen, aise pasatuko ginen, gurasoen ezkontzarako gonbit idatzia bagenu ere igaro-baimentzat.

Zigilu bila hasita nengoela, sarraila hotsa sentitu nuen.

- Osasuna, lagun!

Ustekabean harrapatu ninduten Amancioren agur hitzek. Desenkusatzen hasi nintzaion, baina berehala konturatu nintzen ezeren susmo txarrik ez zidala hartu, ni horren goiz egoitzan eta txulomiaketan harrapatuagatik. Berehala hasi zitzaidan bezpera arratsaldeko bilera ondorengoak berritzen. Fructuosok esan zidana eta nik erantzun niona. Nireak bai noski potroak harri eta zur utzi nuela Fructuoso inondik ere. Erakutsi behar niola nola egin. Nazka- nazka eginda zeukala haren ikasleen kontrako jardun beharrak. Ez zituela ez bera ez Jetru bakean uzten. Orain Jetru probatzea sartu omen zitzaion kaskezurrean, eta Jetruk ez zuen nahi. Denok potroetatik helduta ginduzkala esan nion, nazkatuta nengoela ni ere, hura zegoenean era batera ibiltzen ginela, eta, haren muturra ate izkinan ikusten hasi orduko, haur gaizki hezien gisa harrotzen ginela.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

45.Aditza aldatu 2